II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- B E T E L U
1998ko aurrekontua behin betikoz onetsirik
Beteluko Udaleko batzorde kudeatzaileak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita hamaikan egindako bilkuran, besteak beste, 1998ko hasierako aurrekontua onetsi zen, hasiera batez; baita 1997ko abenduaren 31n, ixtean, kontuetan dagoen gerakinaren bidez finantzatuko diren kredituak sortzeko espedientea ere, hasiera batez.
1998ko azaroaren 13ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarri eta hamabost egun baliodunetan jendaurrean egon ondoren, ez da epe horretan erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.
Beteluko Udaleko batzorde kudeatzaileak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hamabian egindako bilkuran, behin betikoz onetsi zen 1998ko hasierako aurrekontua; baita 1997ko abenduaren 31n, ixtean, kontuetan dagoen gerakinaren bidez finantzatuko diren kredituak sortzeko espedientea ere, behin betikoz. Hona hasierako aurrekontuaren laburpena:
DIRUSARRERAK:
I. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 7.144.545 pezeta.
II. kapitulua.-Zeharkako zergak: 2.810.000 pezeta.
III. kapitulua.-Tasak eta beste dirusarrera batzuk: 2.831.300 pezeta.
IV. kapitulua.-Jasotako transferentzia arruntak: pezetak 14.968.655.
V. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 1.194.621.
VII. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 39.996.355.
Dirusarrerak, guztira: 68.945.476 pezeta.
GASTUAK:
I. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 6.616.899.
II. kapitulua.-Ondasunak eta zerbitzuak erostea: 16.451.563 pezeta.
III. kapitulua.-Interesak: 905.820 pezeta.
IV. kapitulua.-Jasotako transferentzia arruntak: pezetak 5.952.528.
VI. kapitulua.-Inbertsioak: 33.953.329 pezeta.
VIII. kapitulua.-Finantza pasiboen aldaketa: 10.000 pezeta.
IX. kapitulua.-Epe luzeko amortizazioak: 5.055.337 pezeta.
Gastuak, guztira: 68.945.476 pezeta.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Betelun, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hamabian. Alkate udalburua, Jesús González González.
Iragarkiaren kodea: a9900110