II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- A R A I T Z
1999ko karga tasak
Araizko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hemezortzian egindako bilkuran, besteak beste, ondoren hitzez hitz ematen den testua onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraiki:
1. 1999ko karga tasak.
1.1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: % 0,30.
1.2. Landalurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: % 0,80.
1.3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: karga-tasa: % 2.
1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indize txikiena, % 1ekoa.
1.5. Hirilurren balio igoera: % 2,2ko indize bakarra aplikatuko da urte tarte guztietarako. Karga-tasa ere bakarra izanen da, % 8koa.
2. Erabaki honek 1999ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.
3. Orok jakin dezan ematen da argitara, ohartaraziz erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi- helegitea paratu ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Araitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hemezortzian. Alkatea, Francisco González Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: a9900109