II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- T A F A L L A
E D I K T U A
Tafallako Kirol Eskualdeko Batzarrak, 1998ko azaroaren 2an egindako bilkuran, aho batez onetsi zuen Udalen arteko hitzarmena, Zonaldeko gazteriaren jarduerak eta kirol jarduerak kudeatzekoa, onesteko proposamena.
Kirol Eskualde hau osatzen duten Udalek onetsi egin dute aipatu proposamena eta, ondorioz, hasiera batez onetsita geratu da Udalen arteko hitzarmena, Zonaldeko gazteriaren jarduerak eta kirol jarduerak kudeatzekoa. Beraz, bidezko da jendaurrean paratu eta edukitzea 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bidezko juzkatzen diren alegazioak aurkeztu ahal daitezen.
Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, Luis Valero Erro.
Iragarkiaren kodea: a9900088