II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- L E R I N
E D I K T U A
Leringo Udalak, 1998ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, Miguel Angel Goñi Ibiricu jaunari baimena ematea erabaki zuen, hiru zutoin jarri eta, landalurren kastatroko 2. poligonoko 255 eta 258. lurzatietatik igarotzen den lineatik, linea elektrikoa para dezan ur putzu baten motorearendako, Udalak Entre Dos Ríos parajean errentan utzitako finka ureztatzeko. Orobat erabaki zuen baldintzen plegua onestea, 13.200 volteko aireko linea eraikitzeko beharrezko diren obrak egin ditzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 172. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, ukitutako pertsonek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.
Agiriak Udalaren idazkaritzan azter daitezke, jendaurreko epean.
Lerinen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: a9900087