II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- L E R I N
E D I K T U A
Leringo Udalak, 1998ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, "Los Huertos" S.A.T.aren izenean diharduen eta aipatutako enpresa ordezkatzen duen José Ignacio Navarro León jaunari baimena ematea erabaki zuen, zutoin bat jarri eta linea elektrikoa para dezan, Iberdrolaren Cárcar-Lerín lineako 177 bis euskarritik, linea hau landalurren katastroko 4. poligonoko 56 eta 281. lurzatietatik igarotzen den alderdian. Los Manteles alderdiko zerri granja baten instalazioak hornitzea da helburua. Horretaz gainera, Udalak erabaki zuen baldintzen plegua onestea, 13.2 K.V.eko aireko linea eraikitzeko beharrezko diren obrak egin ditzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 172. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, ukitutako pertsonek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.
Agiriak Udalaren idazkaritzan azter daitezke, jendaurreko epean.
Lerinen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: a9900086