14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A Z K O I E N

Hasierako onespena 32. unitateari buruzko xehetasun azterlanari

Azkoiengo Udaleko alkateak, 1998ko abenduaren 24an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo arau subsidiarioetako 32. unitateari buruzko xehetasun azterlana. Horren arabera, Foruen plazako eta Solana Alta kaleko lerrokadurak aldatuko dira.

Jendaurrean paratuko da hamabost eguneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, Pedro Irigaray Yoldi.

Iragarkiaren kodea: A9900057