14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Iruñeko Udaleko alkateak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hamazazpian, besteak beste, ondoko ebazpena eman zuen:

"Ikusirik Estafeta kaleko 17 zenbakiko eraikineko jabeek aurkeztutako alegazio idazkia RAL 26-oct-98 (24/CM) ebazpena dela eta, eraikineko atzeko aldeko fatxadako eranskina, arras hondatua baitago, erortzeko arriskurik izan ez dadin, sendotzeko obrak ordezko betearazpenez egitea agintzen zuena, eta ikusirik orobat EZBren txostena, espedientean baitago, ebatzi dut:

1. Etenik uztea behin-behinekoz RAL 26-oct-98 (24/CM) ebazpena, Iruñeko Estafeta kaleko 17 zenbakian obrak ordezko betearazpenez egiteko agintzen zuena, eta bi hilabeteko epea ematea alegazio egileek agindutako obrak egiteko behar den proiektu tekniko ikusonetsia zein lizentzia eskabidea, behar bezala beteta, aurkez ditzaten.

2. Aipatu epea bete ezean, zehapen espedienteak aurrera eginen du eta Udalak ordezko beterazpenari ekinen dio.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5.eko a) atalean eta aplikagarriak diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hamarrean. Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorreko zuzendaria, Miguel Herrera Esparza.

Iragarkiaren kodea: A9900056