II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- NOAIN (ELORTZIBAR)
Kreditu gehikuntza 1998ko aurrekontu orokor eta bakarrean
Noain-Elortzibarko Udalak, 1998ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen aurrekontuko hainbat kontusailetako kreditu gehikuntza, hartu beharreko hainbat obligaziori aurre egitearren:
KONTUSAILAK
-660600000. Noaingo lorategien ureztaketa automatikoa: 625.628 pezeta.
Ureztaketa automatikoaren obra zuzendaritza: 25.025 pezeta.
-606615000.Iturriko bideko obra: 185.600 pezeta.
-Gehitu beharrekoa, guztira: 836.253 pezeta.
Ondoko kontusailaren kargura:
-660630000. Ituna Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Departamentuarekin: 836.253 pezeta.
-Guztira: 836.253 pezeta.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.
Epe horretan erreklamaziorik jasotzen ez bada, behin betikoz onetsiko da.
Noain-Elortzibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren lauan. Alkate udalburua, B. Juan Oyarzun Biurrun.
Iragarkiaren kodea: A9900055