II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- NOAIN (ELORTZIBAR)
Aurrekontuko kontusaila hasiera batez sortzea, 1998ko aurrekontu orokor eta bakarrean
Noain-Elortzibarko Udalak, 1998ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez sortzea aurrekontuko kontusaileko kreditua, 1998ko aurrekontu orokor eta bakarraren kargura, hartu beharreko hainbat obligaziori aurre egitearren:
-670770000. Eskola zaharrak zaharberritzeko obra: 187.920 pezeta.
-Sortu beharrekoa, guztira: 187.920 pezeta.
Ondoko kontusailen kargura:
-660630000. Ituna Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Departamentuarekin: 163.747 pezeta.
-281900000. Aurreikusi gabeko gastuak: 24.173 pezeta.
-Guztira: 187.920 pezeta.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.
Epe horretan erreklamaziorik jasotzen ez bada, behin betikoz onetsiko da.
Noain-Elortzibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren lauan. Alkate udalburua, B. Juan Oyarzun Biurrun.
Iragarkiaren kodea: A9900054