14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Iruñeko alkateak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hogeita seian, honako ebazpen hau eman zuen:

"1998ko azaroaren 10ean egindako ikuskapenaren bidez Estafeta kaleko 10eko bosgarren pisuko etxebizitza berritzeko obrak egiten ari direla frogatu zenez.

Kontuan hartuz obren sustatzailea Joaquín Erroz Aizcorbe jauna dela, obrak nor ari den egiten jakin ez arren, eta horretxetarako obra lizentziarik gabe egin direla.

Kontuan hartuz, halaber, ez dakigula obra horiek obra lizentzia emanik legeztatuak izan daitezkeen ala ez, etxebizitzara sartzerik ez baitago.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 230 eta 248.10 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1. Lan horiek bertan behera berehala uzteko agintzea. Agindu hau betearazteko, udaltzaingoak bidezkoa dena eginen du. Orobat ohartarazten da ezen, ebazpen hau jaso ondoko 72 orduko epean obrak gelditu ezean, beste zehapen espediente bat abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 249.17 artikuluan tipifikatutako arau-hauste larria dela medio, eta horregatik 1.000.001 eta 10.000.000 pezeta bitarteko isuna paratzen ahal dela.

2. Joaquín Erroz Aizcorbe jauna errekeritzea, bi hilabeteko epean etxebizitza berritzeko obra horiek, bidezkoa bada, legeztatzeko lizentzia eskatu eta proiektu teknikoa aurkez dezan.

3. Interesatuari ohartaraztea ezen, aipatu epea iragan eta obra horiek legeztatzeko lizentzia eskatzen ez badu, ukitutako ondasunak obrak egin aurretik zeuden moduan berriz jartzeko aginduko dela, etor daitezkeen zehapenak galarazi gabe.

4. Zehapen espedienteari ekitea Joaquín Erroz Aizcorbe sustatzailearen aurka, etxebizitza berritzeko obra horiek lizentziarik gabe egin izanaren ustezko erantzulea den aldetik, lehenago aipatu den ikuskapenaren akta igorriz.

5. Ohartaraztea egitate hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 248.10 artikuluan tipifikaturiko hirigintzako arau-hauste arina izan daitekeela, eta aipatu lege horren 253. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 50.000tik 1.000.000 pezetarainoko isunaz zehatu daitekeela.

6. Esther Azanza Fernández andrea, Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorreko idazkari teknikoa irekitako espedientearen instrutore izendatzea. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 10/94 Foru Legearen 28 eta 29. artikuluetan xedatutakoari jarrikiz, interesatuak izendatutako instruktorea ezesten ahalko du.

7. Ustezko erantzuleari jakinaraztea Iruñeko Udaleko alkate udalburua dela espedientea ebazteko organo eskuduna, hori guztia zehapen ahalmena erabiltzeko prozedurari buruzko Erregelamenduari buruzko 1398/93 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluko 2. lerroaldeari, Toki Araubideen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 21.1 artikuluari eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legaren 259.1 artikuluari jarraikiz.

8. Ebazpen hau jaso eta biharamunetik, espedientatuak hamabost egun balioduneko epea izanen du alegazioak eta probak proposatzeko eta agiriak eta argibideak ekartzeko, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean idazkia aurkeztuz.

9. Aipatu epean prozeduraren hastapenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, administrazio egintza hau zehapen ebazpenerako proposamentzat hartu ahal izanen da, zehapen ahalmena erabiltzeko prozedurari buruzko erregelamenduaren 18 eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioak izanen dituela. Halaber, adierazten da ezen 100.000 pezeta dela proposatzen den zehapenaren zenbatekoa, inguruabar aringarriak zein astungarriak badaudela ulertzen baita (aipatu Legearen 255. artikuluaren 2. atalari jarraikiz).

10. Ustezko erantzuleari jakinaraztea zehapena % 30 murriztu daitekeela, baldintza hauek betez gero:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, zehapena jakinarazten denetik.

b) Arau-hausleak ezarri zaion zehapenarekin adostasuna adieraztea idatzita, eta aipatu epean edozein inpugnazio egiteari espreski uko egitea.

c) Arau-hausleak ordena lehengora ekartzea, obra horiek legeztatzeko lizentzia hilabeteko epearen barnean eskatuz eta aipatu lizentzia eskuratuz."

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5.eko a) atalean eta aplikagarriak diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita zortzian. Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorreko zuzendaria, Miguel Herrera Esparza.

Iragarkiaren kodea: A9812145