14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Burutzapen-agindua betetzera hertsatzeko isuna jartzea

Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hogeita lauan ebazpen hau eman zuen:

"Calderería kaleko 14an irekitako zanga behar bezala betetzeko aginduari jaramonik egin ez zaiolako egin diren jarduketak aztertu dira, eta ondoko gertaera hauek azaltzen dituen txosten juridikoa aztertu da:

1997ko abuztuaren 8an emandako lizentziaren bitartez, Julián Lauroba López jaunak, Fincasa, S.L.ren ordezkari gisa, 6 metroko zanga irekitzeko baimena jaso zuen, Calderería kaleko 14ko higiezinaren hornikuntza hobetzeko.

Eskatzaileak, baimena jasotzerakoan, zangak ukituko zituen ondasun edo instalazioak berritu, berreraiki edo konpontzeko konpromisoa hartu zuen.

1998ko ekainaren 9an agindeia egin zitzaion, hamar eguneko epean zanga behar bezala betetzeko. Aldez aurretik Udal Zerbitzu Teknikoen txostenetan zanga ez zegoela behar bezala berdindurik eta trafikoari eta higiezineko biztanleei eragozpenak sortzen zizkiela azaldu zen.

Telefonoz hainbat aldiz harekin hitz egin arren, Udalaren Ikuskatzailetza Zerbitzuak lizentziaren baldintzak bete gabe zeudela egiaztatu zuen. Horregatik berriro agindeia bidali zitzaion 1998ko uztailaren 15ean, eta agindua betetzen ez bazuen epea bukatutakoan Udalak hertsatze isunak jartzeari ekingo ziola ohartarazi zitzaion.

1998ko abuztuaren 4an zanga ikuskatu eta ondokoa egiaztatu zen: gaizki beterik zegoen, inguruko galtzada baino beherago zegoen eta ertzak berdindu gabe zeuden. Horregatik guztiagatik honako hau ebatzi dut:

1. Fincasa, S.L.ri, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea dela bide, 100.000 pezetako lehen hertsatze-isuna jarriko zaio, burutzapen-agindua ez betetzeagatik.

Isuna udaletxeko Udal Gordailuzaintza Sailean ordaindu behar du, 15 egun balioduneko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasita. Epea igarotakoan isuna premiamendu bidez ordainaraziko zaio.

2. Hertsatze-isun horren ondotik hilero isun bat ezarriko zaio, harik eta berrikuntza obren hasiera organo honi agiri bidez frogatzen dion arte. Isunen zenbatekoak honakoak izango dira:

Iraila: 100.000 pezeta.

Urria: 100.000 pezeta.

Azaroa: 100.000 pezeta.

Abendua: 100.000 pezeta.

Hilean isun bat ordaintzeko eskatuko zaio.

Obrak hasiz gero hiru hil baino gehiago luzatzen badira hertsatze-isun gehiago jarriko zaio."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizi Auzitegi Goreneko jurisdikzio horretako salan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hileko epean, ebazpena eman duen organoari aldez aurretik jakinarazirik; edo

b) Gorabidezko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten zaion egunetik hasita.

Hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko indarreko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5.a) ataletan eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, interesatu ezezagunak, halakorik badago, eta legezko eran ezin jakinarazi izan zaienak jakitun egon daitezen.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamabostean. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9811634