14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E T X A U R I

Udal ordenantzak behin-behinean onestea

Udal honek 1998ko urriaren 21eko osoko bilkuran ondoko erabakia hartu zuen:

"Espedientean dauden udal ordenantzen proiektuak ikusirik, Nafarroako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262, 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Udalaren Osoko Bilkuran bildutako legezko gehiengoak ondokoa erabaki du aho batez:

1. Udalaren baliabide hauek ordainarazteko zerga ordenantzak behin-behinean onestea:

-Zerga Ordenantza Orokorra.

-Zerga Bereziei buruzko Zerga Ordenantza Orokorra.

-Jarduera sailkatuak eta kaltegabeak egiteko eta jarduerak eskualdatzeko lizentziengatiko tasak arautzen dituen Zerga Ordenantza.

-Irekiera-lizentziengatiko tasak arautzen dituen Zerga Ordenantza.

-Bide publikoetako eta herri lurretako zoru, zorugain eta zorupearen aprobetxamendu bereziengatiko prezio publikoak arautzen dituen Ordenantza.

2. Ordenantzen testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Espedientea jendaurrean azaltzea Udal Idazkaritzan, herritarrek eta legezko gainerako interesatuek egoki baderitzote alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Alegazioak aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izango da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita".

Etxaurin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hamabostean. Alkatea, Alejandro Labiano Irujo.

Iragarkiaren kodea: A9811633