14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan denez, ehizaren arloan indarra duen arauteria hausteagatik, Eduardo Sánchez Martínez jaunari irekitako 390/97 zehapen espedientearen Ebazpena jakinaraztea, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan agindu bezala, bidezko da orain honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzea.

1093/1998 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Eduardo Sánchez Martínez jaunari zehapena ezartzen diona, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi baitu.

Ikusirik, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak martxoaren 25ean emandako 285/1998 Foru Aginduaren bidez Eduardo Sánchez Martínez jaunari irekitako 390/97 zehapen espedientea, txoritxoak harrapatzeagatik, abatak eta sareak erabiliz, eta Foruzaingoak 1997ko azaroaren 23an jarritako salaketaren arabera.

Karguen plegua jakinarazi ondoren, salatuak ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Eduardo Sánchez Martínez jaunari 50.001 pezetako isuna ezartzea egindako arau-hausteengatik, aipatu Foru Legearen 122. artikuluaren arabera, Foru Lege beraren 106. artikuluan ezarritakoari jarraikiz erabaki daitekeen isun murrizketa deusetan ere galarazi gabe.

Halaber, urtebetez ehizarako lizentzia kendu edo, hala badagokio, eskuratzeko desgaitzea ere

Ezgaituak lizentzia eraman beharko du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalera (Alondegi k., 1-1. solairua) edo bizilekutik hurbilen duen Goardia Zibilaren komandantziara. Ezgaitze aldia hasiko da zehapena administrazio bidean irmo bilakatu eta hurrengo egunean.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, Aipatu Foru Legearen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerakoa gehienez ere 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Arau-hausleak, aurreko idazatian adierazitako epean, berari egotzitako kalte eta galeren ordaina osorik ematea, baita tresnak, armak edo animaliak berreskuratzeagatik dagokiona ere.

c) Arau-hausleak idazki bidez adierazi beharko du ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnazio ekintzari uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Alondegi kaleko 1ean, 2. solairuan, Kontrol Administratiboaren Atalera, non ordainketa gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordainketa gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu honek indarra hartu eta hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten den egunetik hasita hilabeteko epearen barrenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

5. Foru Agindu hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren bederatzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9900414