I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena, alegia Lehendakaritza kontseilariak urriaren 9an eman 1264/1998 Ebazpenari buruzkoa, egitea ezinezkoa izan denez, honen bidez egun indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio:
"1264/1998 EBAZPENA, urriaren 9koa, Barne zuzendari nagusiak emana, José Manuel Ancela Romero jaunari, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik, 25.000 pezetako isuna ezartzen diona.
Ikusirik, Foruzaingoak jarritako salaketaren ondorioz José Manuel Ancela Romero jaunari irekitako zehapen espedientea, 1998ko abuztuaren 1ean Lodosan egin zen zezen-jaialdian, bigarren zezenari birak emanarazteagatik, lehenago hil zedin.
Kontuan harturik:
1. Zehapen espedientearen prozeduran Ikuskizun Publiko eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko ezarritako prozeduraren tramiteak egin direla.
2. Salatutako egitateak ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 77.1. artikuluan xedatutakoaren aurkako arau-haustetzat hartu dira. Bertako 95.4.d) artikuluak arintzat jotzen du arau-hauste hori eta 10.000tik 75.000 pezetara arteko isuna dagokiola xedatzen.
Horregatik guztiagatik, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariak irailaren 25ean eman 657/1996 Foru Aginduaren bidez delegatuak ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. José Manuel Ancela Romero jaunari (52.326.090 NANa) 25.000 pezetako isuna ezartzea.
2. Isunaren zenbatekoa edozein Banku edo Aurrezki Kutxatan sartu beharko da, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan hartu beharreko ordain-gutunaren bitartez (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002 Iruña).
3. Ebazpen hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta José Manuel Ancela Romero jaunari jakinaraztea, ohartaraziz haren kontra helegite arrunta paratzen ahal dela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren bederatzian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren".
Iragarkiaren kodea: A9900473