14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

EBAZPENA, 1999ko urtarrilaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Jesús Corera Esparza enpresari "ernalkuntza autogamoko labore hazien ekoizle-ugaltzaile" titulua behin-behinekoz ematen diona.

Larragako Jesús Corera Esparza enpresak ernalkuntza autogamoko labore hazien ekoizle-ugaltzaile titulua eskuratzeko aurkezturiko eskabidea ikusirik.

Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan xedaturikoarekin bat,

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera,

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ekoizpenaren Zerbitzuaren proposamena ikusi ondoren eta Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoak txostena emanda, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1997ko irailaren 18ko Foru Aginduaren bidez delegaturik, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Larragako Jesús Corera Esparza enpresari "ernalkuntza autogamoko labore hazien ekoizle-ugaltzaile" titulua behin-behinekoz ematea, lau urterako.

Aurreko idazatian aipatzen den kontzesioak behartzen du baldintza batzuk betetzera, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenei buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan, Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokor Teknikoa onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan eta Labore Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen 1986ko uztailaren 1eko Aginduan eskatzen direnak, alegia.

2. Kontzesioa emateko baldintza da ekoizle titulua eskuratzeko aurkezturiko eskabidean proposaturiko planak betetzea.

3. Ebazpen hau Larragako Jesús Corera Esparza enpresara eta Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegora igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamaikan.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Carmelo Sáinz de Murieta Sáinz.

Iragarkiaren kodea: A9900523