14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

32/1999 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak Lisboan antolatuko duen Nafarroako enpresen misio- erakusketan parte hartzeko laguntzen deialdia onetsi eta 4.000.000 pezetako gehieneko gastua baimentzen duena.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak, Nafarroako enpresak nazioartean ezagutzera emateko Planaren barrenean, Portugalen bilakaera ekonomikoa interesgarria delakoan eta bertan sortzen ari diren aukerak baloratuta, Nafarroako zenbait enpresarekin Lisboan merkakataritzako misio-erakusketa bat egitea pentsatu du, 1999ko martxoaren 22tik 27ra bitarte. Proiektu honetan hauen lankidetza izanen du: Nafarroako Merkataritza eta Industri Ganbara Ofiziala, Banco de Vasconia eta Banco Pinto & Sotto Mayor.

Hori dela eta, misio-erakusketa horretan interesa izan dezaketen enpresen parte hartzea errazteko,

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako zenbait enpresaren merkataritzako misio-erakusketa hori egitea onetsi eta 4.000.000 pezetako gehieneko gastua baimentzea, "Kanpo sustapeneko ekintzak" 82110-4701-7621 (31200-9 lerroa) kontusailaren kargura.

2. Misio-erakusketa horretan interesa izan dezaketen Nafarroako enpresendako deialdi bat egitea, Foru Agindu honen eranskinean ageri diren oinarrien araberakoa.

1. oinarria.-Laguntza hauen onuradunak honakoak izan daitezke:

a) Nekazaritzako elikagai enpresak, merkataritzakoak, industriakoak, edo zerbitzuetakoak, beti ere Foru Komunitatean kokatutakoak, inmobiliariak, finantza entitateak edo aseguruetakoak kenduta. Baldintza hauek bete beharko dituzte:

-250 langile baino gutxiago edukitzea.

-Negozioen edo salmenta garbien bolumena 40 milioi euro (6.655 milioi pezeta) baino txikiagoa izatea, edo aktiboa, osotara, 27 milioi eurotik beherakoa (4.492 milioi pezeta.)

-Baldintza hauek betetzen ez dituzten enpresen partaidetza dutenen kasuan, partaidetza horren portzentaia ez da izanen kapital sozialaren % 25 baino handiagoa, arrisku-kapitaleko enpresen kasuan salbu.

b) Nortasun juridikoa duten enpresen elkarketak: Esportaziorako Elkarteak, Elkarketak eta Partzuergoak, ICEX-en sartuta ez daudenak; edo nortasun juridikorik gabeak: Partzuergo Arinak eta Esportatzaile Taldeak, beti ere Nafarroako Merkataritza eta Industri Ganbararen babespekoak eta gutxienez hiru enpresak osatuak badira.

Horrez gain, aipatutako elkarketetan sartutako enpresetako bakoitzari oinarri hauetako a) idazatian enpresentzat eskatzen diren baldintzak betetzea eskatuko zaio.

2. oinarria.-Eskabideak ereduaren arabera eginen dira. Eredua Merkataritza eta Turismo Zuzendaritza Nagusian, Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean (Fuerte el Príncipe II. eraikina), 4. solairuan, eskuratu ahal izanen da. Eskabideak beteta, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira.

3. oinarria.-Eskabide horiek aurkezteko epea Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epea iraganik amaituko da. Eskaerak 15 eguneko epean ebatziko dira, lerroalde honetan berean aipatzen den epea, aurkeztekoa, amaitu eta biharamunetik hasita.

4. oinarria.-Parte hartuko duten enpresen kopurua, gehienekoa, 40 izanen da. Aurkeztutako eskabideek kopuru hori gainditzen badute, lehentasunezkotzat hartzen diren produktuak dituztenak hautatuko dira, Nafarroako Merkataritza eta Industri Ganbarak horretarako eginiko txosten batean hala iritzirik.

5. oinarria.-Banku laguntzaileek dohainik jarriko dute misio-erakusketa eginen den tokia, eta parte hartuko duen enpresa bakoitzaren esku 9 m2 inguruko gune bat utziko dute, bi mahai eta hiru aulkirekin, eta bazkari bat eskainiko diete enpresei eta agintariei. Halaber, misio- erakusketan parte hartuko duen bakoitzari eskaintzan interesa izan dezaketen firma portugaldarrekin egin beharreko hamar bilera, gutxienez, ziurtatzeko konpromisoa hartzen dute.

6. oinarria.-Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak kudeaketak eginen ditu bidaia eta nazioarteko garraio enpresekin, kalitate eta prezioaren arteko erlazioa ahal den onena izan dadin. Era berean, parte hartuko duen enpresa bakoitzari honako gastu hauen % 100 ordainduko dio:

-Joan-etorria, turista klasean, garraio publikoetan (Iruña-Lisboa-Iruña, pertsona bat enpresa bakoitzeko). Enpresaren batek erabakiz gero Lisboara joatea bere garraiobideak erabiliz, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak arestian aipatutako hegazkin-txartelaren prezioaren adinako zenbatekoa ordainduko dio.

-Merkataritzako gaiak eramateko gastuak eta aseguruarenak (enpresa bakoitzaren gehieneko bolumena: m3 1.). Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak zehaztuko du, dagokionean, zein den zerbitzu honetaz arduratuko den garraio enpresa.

3.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematea argitara.

Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta aurkeztu daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita batean.-Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó LLevat.

Iragarkiaren kodea: A9900616