I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
502/1998 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iranzu Sarriguren Morondo bekadunari 1998-99 ikasturtean ikastetxea aldatzeko baimena ematen diona.
Ikusirik, izangaiak baloratzeko Batzordeko musika arloko batzordekideak emandako txostenaren gainean, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak prestatu duen txostena, non proposatu baitu bekadunari baimena ematea dagozkion ikasketak beste ikastetetxe batean, berak eskatutako horretan hain zuzen, egiten segitzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Iranzu Sarriguren Morondo bekadunak 1998-99 ikasturterako eskatu duen ikastetxe-aldaketa baimentzea. Hortaz, aurrerantzean Frantziako Saint-Maur-eko CNR delakoan arituko da.
2. Iranzu Sarriguren Morondo andrea arte ikasketak sakontzeko baliatzen ari den beka Lehendakaritza eta Barne kontseilariak, Hezkuntza eta Kulturakoaren ordez, abuztuaren 19an emandako 313/1998 Foru Aginduan ezarritako baldintza berberetan mantenduko da. Izan ere, Foru Agindu horren bidez "Ikastetxe nazional nahiz atzerrikoetan arte ikasketak sakontzeko laguntzak" adjudikatu ziren. Horien deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren otsailaren 17ko 40/1998 Foru Aginduaren bidez onetsi zen (1998ko martxoaren 6ko 28. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).
3. Foru Agindu hau jakinaraztea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Kultur Ekintza Zerbitzuari, Kultur Jardueren Atalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan. Jakinarazpenean adieraziko da Agindu honen aurka helegite arrunta jarri ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hamaikan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A9900646