14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

11/1999 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, hainbat udalen hirigintza planeamendurako dirulaguntza eskaerak hautatu eta nori eman erabakitzen duena.

Urriaren 13ko 296/1998 Foru Dekretuaren bidez dirulaguntza araubide bat ezarri zen, Nafarroako udalek sustaturiko hirigintza planeamendua prestatzeko.

Foru Dekretu horren 5. artikuluak xedatu zuen, dirulaguntzen zenbateko osoa 150.000.000 pezetatik beherakoa bada, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den Foru Agindu bat emanen duela, honakoak adieraziko dituena: planeamendurako dirulaguntza hartuko duten udalen zerrenda, planeamenduaren prestaketaren kostu zenbatetsia, mapen kostua eta dirulaguntzaren zenbateko osoa.

Eskaerak aurkezteko epea 1998ko azaroaren 20an amaitu da. Epe horretan baldintza guztiak betetzen dituzten hogeita sei eskaera aurkeztu dira. Hona hemen eskatu diren gastu-handitze eta aldaketak:

Betelu: gastua 1.550.000 pezeta handitzea eskatu du eta, horrez gainera, abenduaren 18ko 593/95 Foru Dekretuaren bidez emandako dirulaguntzaren zati bati dagozkion 800.000 pezeta, hura ez baitu kobratuko emandako epeak bete ez dituelako.

Elortzibar: 1996ko eskaeran sartu ez zuten aholkularitza juridikorako laguntza eskatu du, 3.000.000 pezeta inguru. Eskaera hori ezin daiteke aintzat hartu, izan ere, horrelako eginkizunetarako beste deialdi berariazko bat dago. Eskakizun hori, hortaz, udal planeamenduaren prestaketarako dirulaguntza deialdi honen xedetik kanpora dago, 296/98 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera.

Odieta: gastua 5.800.000 pezeta handitzea eskatu du eta, horrez gainera, abenduaren 18ko 593/95 Foru Dekretuaren bidez emandako dirulaguntzaren zati bati dagozkion 250.000 pezeta, hura ez baitu kobratuko emandako epeak bete ez dituelako. Hiriguneetako mapa berrietarako gastuetarako dirulaguntza ere eskatu du. Horretarako 1.036.800 pezetako gastua kalkulatu dute. Eskakizun hori ezin da aintzat hartu, deialdi hau arautzen duen 296/98 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren arabera, kontzeptu horretarako laguntzarik ez baita aurreikusi.

Erronkari: gastua 1.000.000 pezeta handitzea eskatu du eta, horrez gainera, abenduaren 18ko 593/95 Foru Dekretuaren bidez emandako dirulaguntzaren zati bati dagozkion 900.000 pezeta, hura ez baitu kobratuko emandako epeak bete ez dituelako.

Urzainki: gastua 300.000 pezeta handitzea eskatu du eta, orobat, abenduaren 18ko 593/95 Foru Dekretuaren bidez emandako dirulaguntzaren zati bati dagozkion 540.000 pezeta, hura ez baitu kobratuko emandako epeak bete ez dituelako.

Horiez gain, Nafarroako Gobernuaren 1997ko otsailaren 24ko Erabakiaren bidez laguntza hartu zuten hainbat udalek dirulaguntzari uko egin diote, bertan ezarri ziren epeak ezin izan dituztelako bete, eta, horrenbestez, deialdi hartan ez, oraingoan sartzea eskatu dute, Fitero eta Sesmak esate baterako. Beste batzuek, alta, horretarako eman zitzaien dirulaguntzaren luzapena eskatu dute, Leitza eta Oltzak, kasu. Horientzat guztientzat, otsailaren 24ko Gobernuaren Erabaki hartan eman ziren laguntzen ordez, hemen proposatzen direnak onartu dira, urriaren 13ko 296/98 Foru Dekretuarekin bat etorriz.

Dirulaguntza eskaeren kostu osoa 125.249.282 pezetakoa da eta, dirulaguntzaren ondorioetarako, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak zenbatetsi duen kostua 124.754.282 pezetakoa.

Urriaren 13ko 296/98 Foru Dekretuan ezarritako formulen arabera, hasierako konpromiso osoa 87.934.226 pezetakoa da.

Hirigintza Planeamendua prestatu eta onesteko prozesua urte batetik goitikoa izan ohi denez, dirulaguntza 1999, 2000 eta 2001. urteetako aurrekontu-ekitaldietan banatuko da.

Hortaz, 1999. urterako 21.787.200 pezeta aurreikusi dira, 2000. urterako 48.166.087 pezeta eta 2001. urterako 17.980.976 pezeta, baliorik gabe uzten delarik dirulaguntza bakoitzaren urtez urteko banaketa partziala. Izan ere, horrela, eskaturiko ordainketak egiteko behar den malgutasuna izanen da, ezarri den sistemaren arabera.

Horren ondorioz, udaletako hirigintza planeamenduen prestakuntza sustatzeko urteroko dirulaguntzen araubidea ezartzen duen urriaren 13ko 296/98 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Hirigintza planeamendurako dirulaguntza eskaerak hautatu eta Foru Agindu honen Eranskinean azaltzen diren udalei ematea, taula horretan eta urriaren 13ko 296/98 Foru Dekretuan adierazitako baldintzetan. Xede horretarako, 21.787.200 pezeta emanen dira 1999ko gastuen aurrekontuen kargura, 48.166.087 pezeta 2000. urtekoaren kargura eta 17.980.976 pezeta 2001. urtekoaren kargura, baliorik gabe uzten dela dirulaguntza bakoitzaren urtez urteko banaketa partziala.

2. Foru Agindu honen aurka helegite arrunta jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluetan adierazitakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea Aberin, Allo, Arellano, Beire, Berbintzana, Betelu, Cáseda, Zizur Zendea, Donamaria, Noain-Elortzibar, Falces, Fitero, Leitza, Mendavia, Mendaza, Morentin, Nazar, Odieta, Oltza, Orontze, Puiu, Erronkari, Zare, Jaitz, Sesma eta Urzainkiko udalei, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontuhartzaile-delegatuari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamalauan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

E R A N S K I N A

Aberin Aldaketa 5.510.000 142.680 4.522.144 3.199.744 1.322.400

Allo Handitzea 1.804.100 1.443.280 1.443.280

Arellano Aldaketa 3.567.000 142.680 2.967.744 2.111.664 856.080

Beire Aldaketa 3.654.000 2.923.200 2.046.240 876.960

Berbintzana Aldaketa 3.741.000 2.992.800 2.094.960 897.840

Betelu Handitzea 2.350.000 1.880.000 1.880.000

Cáseda Berrikuspena 5.500.000 100.000 3.380.000 2.390.000 990.000

Zizur Nagusia Berrikuspena 4.176.000 2.505.600 1.753.920 751.680

Donamaria Aldaketa 6.000.000 129.340 4.903.472 3.463.472 1.440.000

Elortzibar Handitzea 6.000.000 4.800.000 4.800.000

Falces Berrikuspena 5.800.000 189.660 3.631.728 2.587.728 1.044.000

Fitero Berrikuspena 6.000.000 3.600.000 2.520.000 1.080.000

Leitza Berrikuspena 8.500.000 5.100.000 3.570.000 1.530.000

Mendavia Berrikuspena 13.340.000 258.000 8.210.400 5.809.200 2.401.200

Mendaza Aldaketa 5.220.000 165.880 4.308.704 3.055.904 1.252.800

Morentin Aldaketa 2.366.400 84.680 1.960.864 1.392.928 567.936

Nazar Aldaketa 2.204.000 54.822 1.807.058 1.278.098 528.960

Odieta Handitzea 6.050.000 3.630.000 2.541.000 1.089.000

Oltza Berrikuspena 6.500.000 5.200.000 3.640.000 1.560.000

Orontze Aldaketa 2.000.000 1.600.000 1.120.000 480.000

Puiu Aldaketa 3.200.000 2.560.000 1.792.000 768.000

Erronkari Handitzea 1.900.000 1.520.000 1.520.000

Zare Aldaketa 4.060.000 85.680 3.316.544 2.321.581 994.963

Jaitz Aldaketa 2.900.000 107.880 2.406.304 1.710.304 696.000

Sesma Berrikuspena 9.860.000 235.480 6.104.384 4.329.584 1.774.800

Urzainki Handitzea 825.000 660.000 660.000

AZPITOTALAK 123.027.500 1.696.782 87.934.226 21.787.200 48.166.087 17.980.939

Iragarkiaren kodea: A9900417