14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

12/1999 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, 1999ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko asmoz, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen lansariak, hala nola eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak finkatzen dituena.

1999ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 30eko 21/1998 Foru Legearen 6. artikuluari dagokionez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzarako Foru Dekretuko 41. artikuluan xedatutakoa betez, beharrezkoa da E mailak 1999. urtean izanen duen oinarrizko soldata finkatzea.

Halaber, 1999ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeko 10.3 artikuluko a) letran ezarritakoa betetzeko asmoz, beharrezkoa da ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, hau da, Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan dauden funtzionarioen eskubide pasiboetan eragina dutenak eguneratzea.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuari loturiko funtzionarioen lansariak E mailako soldata oinarritzat hartuz finkatuko dira; 1999rako zenbatekoa urtean 1.669.626 pezeta gordinekoa da.

2. artikulua. Eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, 1999rako, Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez, honako hauek izanen dira:

MAILA SOLDATABIZIMODUA GARESTITZEAREN

OSAGARRIA

0 1.779.683 1.163.406

1 1.492.358 1.102.132

2 1.227.686 1.045.601

3 1.092.907 1.016.856

4 1.038.770 1.005.336

5 993.120 995.611

6 951.060 986.609

7 911.199 1.000.704

8 883.414 1.031.897

9 843.190 1.023.299

10 819.510 999.507

11 798.194 987.042

12 752.406 960.007

13 721.185 944.702

14 664.223 915.637

15 611.769 873.716

16 579.783 854.878

17 526.912 836.079

3. artikulua. 1999rako, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legeko Laugarren Xedapen Iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazilariak eta albaitariak:

Soldata: 939.679 pezeta.

Fakultatiboaren lanpostua: 609.376 pezeta.

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

Soldata: 538.920 pezeta.

Fakultatiboaren lanpostua: 487.538 pezeta.

c) Emaginak:

Soldata: 199.295 pezeta.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau betetzeko eta aurrera eramateko behar diren xedapen guztiak dikta ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra eta eragin ekonomikoa 1999ko urtarrilaren 1etik aitzinera sortuko du.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9900691