I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
ERABAKIA, 1999ko urtarrilaren 18koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Caparroson esparru handietarako industrialde bat ezartzeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren onura publikoa eta interes soziala deklaratzen duena.
Nafarroako Gobernuak 1998ko abenduaren 28ko bilkuran erabaki zuen Caparroson esparru handietarako industrialde bat ezartzeko Udalez Gaindiko Plan Sektoriala onestea. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik sartutako aldaketak Testu Bateratu batean aurkeztea eta erabakian eskatzen ziren zuzenketak egitea agindu zen.
Jarduketa industriala, Nafarroako Gobernuak sustaturiko beste industrialde guztiak bezala, desjabetzapen bidetik joanen da, jarduketa publikoa delako eta helburutzat eskualdearen garapena duelako.
Horrenbestez, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKI DU:
1. Caparroson esparru handietarako industrialde bat ezartzeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren onura publikoa eta interes soziala deklaratzea. Plan Sektorial hori 1998ko abenduaren 29an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen.
2. Aipatu Plan Sektorialean zehaztutako finkak okupatu beharra deklaratzea.
3. Okupazioa presakoa dela deklaratzea, dejabetzapenen ondorioetarako.
4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.
5. Erabaki honen berri ematea Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari (Industria Sustatzeko Zerbitzua) eta Caparrosoko Udalari (helbidea: 31380 - Caparroso), jakinaraziz ezen, Erabaki honek bide administratiboari bukaera ematen baitio, errekurtsorik jartzen ahal dela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Sailari zuzendua, bi hilabeteko epearen barnean, jakinarazpenaren ondorengo egunetik aitzina.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Iragarkiaren kodea: A9900687