14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

32/1999 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Ogasun zuzendari nagusiak emana, zergadunen helbideetara aldizka bidali behar diren 1999 urteari dagokion aitorpenaren inprimakien inprimatze, manipulazio, frankeo eta igorpena kontratatzeko baimena ematen duena.

Ekonomi eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako dei egin du zergadunei aldizka bidali behar dizkien aitorpenaren inprimakien manipulazio eta frankeoa kontratatzeko, honako baldintza orokorrei jarraikiz:

1.-Kontratuaren xedea: aitorpenaren inprimakiak inprimatu eta manipulatzea (hartu, zergadun bakoitzari dagozkionak sailkatu, kartazaletan sartu eta itxi, frankeatu eta, posta kodearen arabera sailkatu ondoren, posta bulegora eramatea) eta frankeoa.

2.-Prozedura eta adjudikazio mota:

a) Prozedura: irekia.

b) Mota: lehiaketa.

c) Izapidetza: presakoa.

3.-Gehieneko aurrekontua: 19.500.000 pezeta, B.E.Z. barne.

4.-Egiteko epea: 1999ko martxoaren 16tik abenduaren 31ra arte.

5.-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Ekonomi eta Ogasun Departamentukoan. Ezin da aldaera edo aukera batzuk dauzkan proposamenik aurkeztu.

6.-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio batek kautotutako kopiak beharko dute izan.

7.-Proposamen ekonomikoak irekitzea: Jendaurrean irekiko dira Ekonomi eta Ogasun Departamentuko liburutegian, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita bosgarren egun baliodunean (Karlos III.a etorbidea, 4-5. solairua, Iruña), salbu eta, proposamenik postaz aurkeztu bada, egun hori atzeratu behar denean. Hori gertatzen bada, eskaintzak irekitzeko eguna telefonoz eta faxez jakinaraziko zaie lehiakideei.

Klausulen plegua lizitatzaileen eskura izanen da Zergadunekiko Harremanen Atalean (Karlos III.a etorbidea, 4, beheko solairua, Iruña).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita seian.-Ogasun zuzendari nagusia, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: A9900742