14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

AKATS ZUZENKETA, irailaren 6ko 279/1993 Foru Dekretuarena. Foru Dekretu haren bidez Leringo Udalaren herrilurreko lurzati baten puska baten onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onetsi zen, ondoren trukea egiteko.

1993ko irailaren 20ko 115. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Foru Dekretu hartan, erdarazko alean, akats bat bazela oharturik, dagokion zuzenketa paratzen da orain:

4303. orrialdean, bigarren zutabean, Foru Dekretuaren 1. artikuluan, "... parte de la parcela 275, polígono número 13" dioen lekuan, honela behar du: "... parte de la parcela 101, polígono número 13".

Iragarkiaren kodea: A9900480