14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

14/1999 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, N-232 errepideetik Ribaforadako industrialderako sarbideak urbanizatzeko proiektuaren obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

Ribaforadako Udalak 1998ko irailaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez N-232 errepideetik Ribaforadako industrialderako sarbideak urbanizatzeko proiektuaren obrek ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera eman zitzaion eta, bai proiektua, bai horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost egunez.

Jendaurrean egoteko epea amaiturik eta proiektuari buruzko alegaziorik aurkeztu ez zenez, Ribaforadako Udalak 1998ko abenduaren 30eko erabakiaren bidez behin betikoz onetsi zuen aipatu proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Obra horiek lehenbailehen egin beharra dago, beharrezkoa baita N-232 errepidearen alboan dagoen industrialerako sarbideak hobetzea, toki horretan ahalik eta istripu gutxien izan dadin.

Nafarroako Gobernuak, Ribaforadako Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jotzen du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, N-232 errepideetik Ribaforadako industrialderako sarbideak urbanizatzeko proiektuaren obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9900693