14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatria zerbitzuburu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatria zerbitzuburu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, 1998ko martxoaren 27ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko asmoz, deialdiko epaimahaiak gainditu duen izangaia izendatzeko proposamena egin du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatria zerbitzuburu izateko lanposturako izendapen proposamena onestea, honako honen alde:

JOSE EMILIO OLIVERA OLMEDO

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamalauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio María Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9900416