14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatra izateko zazpi lanpostu huts, horietako bi euskaraz dakitenentzat, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatra izateko zazpi lanpostu huts, horietako bi euskaraz dakitenentzat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, 1997ko abenduaren 8ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko deialdiaren 10.3 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, Pedro De Leon Molinari jaunak lanpostuari uko egin dioenez,

1. Ondoko izangai hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatra izendatzeko proposamena onestea:

-Mercedes Elizalde Usechi.

2. Argitara bedi hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamabian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9900365