I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
9/1999 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren zerbitzuko sistema informatikoen ofizial izateko hiru lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 15ean emandako 1242/1998 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren zerbitzuko sistema informatikoen ofizial izateko hiru lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hura 1998ko abenduaren 16ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren zerbitzuko sistema informatikoen ofizial izateko hiru lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze- lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:
Onartuak:
ARZA LAURENZ, JOSE
IÑIGO BASTERRA, FRANCISCO JAVIER
JIMENEZ OROZ, MARIA JESUS
Baztertuak:
ALLUE GUZMAN, MARIA ARANZAZU (1)
LASA URCELAY, ARANTXA (1)
LUQUIN ETAYO, ANGEL (1)
(1) Deialdiko 2.1.b) oinarrrian eskatutakoa ez betetzeagatik (hots, abiapuntuko lanpostuaren izendapenari dagokiona).
2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo bost egun naturaletan, baztertu diren izangaiek erreklamazioak egin ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, horiek zuzendu.
3. Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: José Luis Moreno Ochoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Administratiboaren zuzendariordea.
Ordezko mahaiburua: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
Mahaikidea: Carmen Labayen Arbe andrea, langileen ordezkariek aukeratua.
Ordezkoa: Carlos Ibáñez Amatriain jauna, langileen ordezkariek aukeratua.
Mahaikide-idazkaria: Maite Morrás Andrés andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Informazio Sistemen zerbitzuburua.
Ordezko mahaikide-idazkaria: Alberto Muru Fraile jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erabiltzailearentzako Euskarri Teknikoaren Unitateko burua.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
5. Ebazpen hau igortzea mahaikideei eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Deialdiak Izapidatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.
Iragarkiaren kodea: A9900364