I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
1783/1998 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikari espezialista (ETE) izateko bi lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 15ean eman 1237/1998 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erradioterapiako teknikari espezialista (ETE) izateko bi lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 1998ko abenduaren 14ko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
Eskabideak aurkezteko epea iraganda, ez da izangairik aurkeztu. Hortaz, bidezko da ETE lanpostu huts horiek bete gabe gelditu direla deklaratzea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eginkizunen ondorioz,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikari espezialista (ETE) izateko bi lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia betegabe gelditu dela deklaratzea. Deialdia urriaren 15eko 1237/1998 Ebazpenaren bidez onetsi eta 1998ko abenduaren 14ko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleko Langileri Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Deialdiak Izapidatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikora, behar bezalako ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduren hogeita hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9900363