14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

11/1999 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek igande eta jaiegunetako gaueko txandan lan egiteagatik izanen duten diru konpentsazioa zehazten duena.

1995eko abenduaren 1ean Administrazioak eta sindikatuek Nafarroako Administrazioaren modernizazioari eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan-baldintzei buruzko akordioa sinatu zuten, 1996-1999 urteetarako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei dagokienez, beste gauza batzuen artean, akordio horretan adierazten da jaiegunetan lan egiteagatik eman ohi den diru konpentsazioa eta gaueko txandan aritzeagatik ematen dena bateragarriak direla, biak batera aplikatzeko kasua denean.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzako neurriei buruzko uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautu zuen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 14.1 artikulua aldatu da, jaiegunetan zein gaueko txandan lan egiteagatik ematen diren diru konpentsazioak metatu ahal izateko.

Irailaren 9ko 315/1996, otsailaren 24ko 39/1997 eta urtarrilaren 26ko 10/1998 Foru Dekretuen bidez, 1996, 1997 eta 1998. urteetarako konpentsazioak zehaztu ziren.

Kontuan harturik, 1995eko abenduaren 1eko Akordio horren azken klausulak ezartzen duela akordioan adierazitakoa aplikarazteko Administrazioak kasuan kasuko arau mailako xedapena emanen duela, bidezko da, beraz, 1999rako diru konpentsazioaren zenbatekoa finkatzen duen honako Foru Dekretu hau onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Foru Dekretu honetan xedatutakoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei aplikatuko zaie.

2. artikulua. Igandeetan edo jaiegunetan lan egiteagatik hartzen den diru konpentsazioa gaueko lanagatik hartzen den konpentsazioari metatuko zaio, horiek biak egun berean gertatuz gero.

Igandeetan edo jaiegunetan lan egiteagatik hartuko den diru konpentsazioa eta gaueko lanaldiari dagokiona aurreko artikuluetan ezarritakoa izanen dira.

B 7.389 pezeta.

C 6.790 pezeta.

D 6.154 pezeta.

E 6.154 pezeta.

B 460

C 376

D 328

E 328

Hilabete baten barrenean langile batek gauez hirurogeita hamar ordu baino gehiago sartuko balitu, zenbaki horretatik gora dauden orduengatik 271 pezeta hartuko lituzke ordu bakoitzeko, euren maila edozein izanda.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau betetzeko eta aurrera eramateko behar diren xedapen guztiak dikta ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra eta eragin ekonomikoa 1999ko urtarrilaren 1etik aitzinera sortuko du.

Hirugarrena.-Urtarrilaren 26ko 10/1998 Foru Dekretua indarrik gabe gelditzen da, bai eta Foru Dekretu honen aurka doazen lerrun bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak ere.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9900690