I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
1757/1998 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den Javier Navarro Catalán jauna, bitarte baterako, Ermitagañako Eskualde Oinarrizkoaren Administrazio Unitateburu izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak izendatzeko ahalmena, jardunean edo bitarte baterako aritu daitezen.
Horrenbestez, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den Javier Navarro Catalán jauna, bitarte baterako, Ermitagañako Eskualde Oinarrizkoaren Administrazio Unitateburu izendatzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.
3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzura, Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan, ohartaraziz Ebazpen honen kontra errekurtso arrunta paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Foru Legeko 114. artikuluarekin eta Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 64. artikuluarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 52.2 artikuluari dagokionez.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9900559