I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko urtarrilaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto lanpostu baterako izendapena egiten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 1999ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez, José Luis Fránchez Apecechea jauna izendatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto lanpostu bat betetzeko, bera baita oposizio-lehiaketako probak gainditu dituen izangai bakarra. Lanpostua Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuan aritzekoa da (33932 plantila-zenbakia).
Aipatu deialdia 1998ko apirilaren 24ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: A9900515