I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko urtarrilaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe deklaratzen duena.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezko da deialdia bete gabe deklaratzea.
Deialdi hori, 1998ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez onetsia, 1998ko abenduaren 18ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: A9900514