I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko urtarrilaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin- behineko zerrenda onetsi eta deialdiko 5.2. oinarria aldatzen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1998ko otsailaren 2an eman Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko ofizial izateko hiru lanpostu oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1998ko apirilaren 29ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 9an emandako Ebazpenaren bidez, 1998ko otsailaren 2ko Ebazpena aldatu zen eta eskabideak aurkezteko beste epe bat ireki zen. Ebazpen hori 1998ko abenduaren 18ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 3an emandako 164/1998 Foru Aginduaren bidez delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foruzaingoko ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskin gisa agertzen dena, onestea.
2. Deialdiko 5.2. oinarria aldatzea, oposizioa 1999ko martxoan hasiko baita.
3. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik aurrera, baztertu diren izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkeztu eta egin dituzten akatsak zuzentzeko.
4. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
E R A N S K I N A
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Onartuak:
AGORRETA RUIZ, DAVID
ARBIOL ORCARAY, JESUS MARIA
ATAUN ROLDAN, JOSE FRANCISCO
BERASTEGUI AQUERRETA, PABLO MARIA
CUÑADO OLARTE, IBON
ESQUIROZ BARRENA, EDUARDO
FERNANDEZ TORRES, ALFONSO
FRANCO DE CARLOS, IGNACIO
GARAYOA ARRAIZA, JESUS
GARCIA ENGUIX, ISMAEL
GASTAMINZA OIZ, AGUSTIN
GOICOECHEA LIBERAL, JOSE JOAQUIN
GOÑI ILUNDAIN, GERARDO
IRIARTE ESPARZA, RAFAEL
MARIN PERAL, JESUS RAMON
MURILLO PORTILLO, IGNACIO
ORTIN PALACIOS, FERNANDO
RADA PEREZ, VICTORINO JAVIER
ROKU-EPITIE MONREAL, DAMIAN
SAENZ MARTINEZ, JOSE IGNACIO
SALDAÑA ARENALES, ARTURO
SANTAMARIA SUSO, JOSE ANGEL
TORRECILLAS LUQUIN, JOSE ANGEL
VIDAN RUIZ, JAVIER
Baztertuak:
1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua aurkeztua ez izateagatik:
OCHOA GOMEZ, JOSE JAVIER
SAINZ DE MURIETA GARCIA DE GALDEANO, EDUARDO
2. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua eta agiri mediko ofiziala aurkeztua ez izateagatik:
LOPEZ MINA, FRANCISCO JAVIER
3. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatu gabe aurkezteagatik:
CHARELA JIMENEZ, JOSE LUIS
FORCADA CRUZ, RUFINO
OJER ALONSO, FRANCISCO JAVIER
4. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatu gabe eta ziurtagiri mediko desegokia aurkeztua izateagatik:
PEREZ GONZALEZ, VICTORINO
Iragarkiaren kodea: A9900512