I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko urtarrilaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Osasun arloko goi mailako teknikari (medikua) izateko lanpostu baterako izendapena egiten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 1999ko urtarrilaren 11ko Ebazpenaren bidez, Miguel Angel Biurrun Elizaga jauna izendatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Osasun arloko goi mailako teknikari (medikua) izateko lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketako probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia baita. Iruñean aritzekoa da, Osasun Departamentuko Osasun Laguntzaren Zerbitzuko Aseguru Erregimen eta Osasun Prestazioen Atalean (4825 plantila-zenbakia).
Aipatu deialdia 1998ko martxoaren 25eko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamaikan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: A9900516