I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko urtarrilaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko puerikulturako laguntzaile izateko zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1998ko azaroaren 16an eman Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko puerikulturako laguntzaile izateko zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1998ko abenduaren 9ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 3an emandako 164/1998 Foru Aginduaren bidez delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko puerikulturako laguntzaile izateko zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskin gisa agertzen dena, onestea.
2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik aurrera, baztertu diren izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkeztu eta egin dituzten akatsak zuzentzeko.
3. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamaikan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
E R A N S K I N A
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
-Txanda irekia:
Onartuak:
ANTON ANTON, FLORA
AZANZA CORTAIRE, MARIA DOLORES
CATALAN HEREDIA, MARIA ANGELES
ETXABARRI DE MIGUEL, FATIMA
PASCUAL PIEROLA, BEGOÑA
PRIETO IRIARTE, INES MARIA
YOLDI LIZARRAGA, MARIA TERESA
Baztertuak: Inor ere ez.
Iragarkiaren kodea: A9900511