I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko urtarrilaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko sei lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1998ko azaroaren 2an eman Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko sei lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1998ko abenduaren 9ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 3an emandako 164/1998 Foru Aginduaren bidez delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko sei lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskin gisa agertzen dena, onestea.
2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik aurrera, baztertu diren izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkeztu eta egin dituzten akatsak zuzentzeko.
3. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamaikan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
E R A N S K I N A
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
-Txanda irekia:
Onartuak:
ABAIGAR GOMEZ, MARIA LUISA
ARAGONES ESTELLA, MARIA ESPERANZA
ETCHEGARAY AUZMENDI, JOSE IGNACIO
FERNANDEZ VEGUE, PALOMA
GOMEZ MANRIQUE, JOSE ANTONIO
IRULEGUI CASI, LAURA
LUCAS MONDREGO, LUIS
OLASO VAL, ANA ISABEL
RAMIREZ DE OCARIZ BEA, ANA MARIA
SANCHA GONZALEZ, ELENA
URBIOLA CASALES, ORREAGA
URRUTIA JUBERA, ANA
Baztertuak:
Deialdiko 4.b) oinarrian eskatutako baldintza ez betetzeagatik:
JANICES SALINAS, MARIA JOSEFA
LABIANO BALLAZ, ANA MARIA
Iragarkiaren kodea: A9900510