125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ZIZUR ZENDEA

Hirigintza hitzarmena

Zizur Zendeako Udalaren eta Federación de Entidades Inmobiliarias, S.A. (Feisa) enpresaren barneko Colegio Miravallesen arteko hirigintza hitzarmena negoziatu eta sinatu ondotik eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan xedatutakoa betez, hitzarmen hori jendaurrean jarriko da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita. Epe horretan, interesatuek Gazolazko udal egoitzetara jo ahalko dute edukia aztertzeko eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkezteko.

Gazolatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A9909509