125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Gizarte Zerbitzuetako Alorreko bosgarren Lantegi Eskolan egin behar diren lanetarako material, laguntzako bitarteko, gremio eta lanen kudeaketarako kontratazioaren esleipena

Iruñeko Udalbatzak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren bian egin osoko bilkuran, honako erabakia (27/CC) hartu zuen:

"Espedienteko agiriak ikusirik, erabaki da:

1.-Construcciones Zósimo Zaratiegui, S.L.ri esleitzea bosgarren Lantegi Eskolan egin behar diren lanetarako, materialak, laguntzako bitartekoak, gremioak eta lanen kudeaketa kontratatzeko lehiaketa publikoa, gehienez ere, 62.000.000 pezetatan (BEZa barne), espedientean agertutako eskaintzaren arabera.

2.-30.000.000 pezetako gastua baimentzea, egungo aurrekontuaren 41/32320/ 212010 kontusailaren kontura, Construcciones Zósimo Zaratiegui, S.L.rentzat, 1999an zehar, arestian aipatu jardueren ondorioz sortuko diren gastuei aurre egiteko.

3.-32.000.000 pezetako gastua baimentzea, 2000. urteko aurrekontuaren 41/ 32320/212010 kontusailaren kontura, Construcciones Zósimo Zaratiegui, S.L.rentzat, 2000. urtean zehar, arestian aipatu jardueren ondorioz sortuko diren gastuei aurre egiteko. Jarduerak burutuko dira baldin eta aurrekontuan kreditua badago."

Argitara ematen da Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita hiruan. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A9909426