125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- F U N E S

Lehiaketa publikoa, Funesko zenbait kaletako "Ur hornidura eta saneamenduko sareak (2. fasea)" proiektua prestatu eta obren zuzendaritza fakultatiborako laguntza teknikoa kontratatzeko

Funesko Udalak lizitaziorako deia egin du ondotik zehazten diren obren laguntza teknikoaren kontratua esleitzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Funesko zenbait kaletako "Ur hornidura eta saneamenduko sareak (2. fasea)" proiektua prestatu eta obren zuzendaritza fakultatiborako laguntza teknikoa kontratatzea.

Kontratatzeko era: presako lehiaketa publiko irekia.

Aurrekontuaren gastua: gehienez ere, 9.755.037 pezeta, BEZa barne.

Egiteko epea: bi hilabete (proiektua prestatzeko) eta, zuzendaritzari dagokionez, obrak amaitu arte.

Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamahirugarren egun naturaleko arratsaldeko hirurak arte, Funesko Udaleko Erregistro Orokorrean, honen bukaeran atxikitako eranskinaren arabera.

Aurkeztu beharreko agiriak: ekonomi eta administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

Bestelako baldintzak: lehiaketan parte hartzeko fidantza: 195.100 pezeta.

Proposamenak irekitzea: Kontratazio Mahaiak irekiko ditu, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hirugarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Udalaren bulegoetan.

Interesatuek ekonomi eta administrazio klausulen plegua eskuratzen ahalko dute Udalaren bulegoetan.

Funesen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izen-abizenak ............., helbidea ......., zenbakia ...... herria ........... p.k. ......... N.A.N. zenbakia ...............

Kontratazio arruntaren espedientea eta deialdia, ......... berariazko obrak prozedura irekiko lehiaketaren bidez adjudikatzekoa ezaguturik, .......ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zena, aipatu lehiaketan parte hartu nahi dut eta hitz ematen dut horiek egingo ditudala ......... pezetatan (letra eta zenbakitan), BEZa barne, beti ere klausulen pleguari hertsiki loturik, horiek oso- osorik onartzen baititut.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9909424