125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C O R T E S

Deialdia, iturgin-elektrikari lanpostu bat betetzeko. Izendapen proposamena

Corteseko Udalean iturgin-elektrikari lanpostu bat, lan-araubide finkoko 2. mailako ofiziala, betetzeko deialdiaren 13.1 baldintzari jarraikiz (1999ko ekainaren 21eko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), proben epaimahaiak eranskin hau igortzen dio Udalari, izangaien izenak eta ariketetan lortutako puntuazioa zehaztuz.

Halaber eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikulua eta aipatutako 13.1 baldintza betez, epaimahai honek Javier Catalán Ibáñez izangaiaren aldeko izendapen proposamena igortzen dio Udalari, puntuaziorik altuena berak lortu baitu.

Cortesen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamahiruan. Epaimahaia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9909255