125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R R I O B E I T I

Behin betiko onespena Berriobeitiko BB1 sektorea urbanizatzeko proiektuari

Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak, José Larrañeta Ilundáin jaunak, 1999ko irailaren 9an, ondoko ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:

1.-Behin betiko onestea "Berriobeitiko BB1 sektorearen urbanizazioa" izeneko urbanizazio proiektua, Berriobeitiko Udalak sustatua eta Carmelo Loperena Eslava arkitektoaren taldeak eta Ingeniería Leyrek prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.-Ebazpena, urbanizazio proiektuaren behin betiko onespenarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da dagozkion ondorioetarako.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A9909254