125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- SAN ADRIAN

Hasierako onespena aurrekontuko aldaketari

San Adriango Udalak, 1999ko irailaren 14an eginiko osoko bilkuran, ondotik bere osotasunean zehazten den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa hau: kreditu berezi bat irekiko da, hogeita hamasei milioi berrehun eta berrogeita hamahiru mila zazpiehun eta hamabi pezetakoa (36.253.712), "Herrilanetako II Fasea: eustormak" izeneko 1.4320.60105 kontusaila sortuz, 31.000.000 pezetakoa, eta baita "Herrilanetako II Fasea: hirigintza" izeneko 1.4320.60110 kontusaila sortuz, 5.253.712 pezetakoa. Bi kontusail hauek 1998ko gastuen aurrekontukoak dira, gaur egun luzatua dagoena, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 213.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz finantzatuko dira, kontusail hauen kargura: "II Fasea: eustormak herrilanetarako dirulaguntza" izeneko 1.75512 kontusaila eta "Herrilanetako II. Fasea. Epe luzerako maileguak" izeneko 1.91752 kontusaila. Bi horiek 1998ko dirusarreren aurrekontukoak dira, gaur egun luzatua dagoena, eta aurrekontuko aldaketa honen bidez sortu dira.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hamabost egun balioduneko epean, eta halaber, Udal honetako iragarki oholean paratzea, herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten."

3. Jendaurreko epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aipatutako aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

San Adrianen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamaseian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A9909253