125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- SAN ADRIAN

Eskuordetzea

1999ko irailaren 14an, alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen. Hona hemen osotasunean:

Lehenik.-Angel Esteban Gorricho jauna, Gobernu Batzordeko kidea, industri alorrerako eskuordetzea.

Bigarren.-Eskuordetzeak soilik zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak biltzen ditu, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.f) artikuluan ab initio xedatutakoa, A.F.E.ren 41.18 artikuluan xedatutakoari dagokionez.

Hirugarren.-Emandako eskuordetzeak, eraginkorra izateko, zinegotzi eskuordearen onarpena behar du. Hortaz, interesatuari berari jakinaraztea agindu da. Aipatu eskuordetzea onartutakoan, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta horren berri emanen zaio Udalbatzari egiten duen lehen bilkuran.

Laugarren.-Zinegotzi eskuordeak egindako kudeaketaren berri eman beharko dio Alkatetza honi, eta aldez aurretik, garrantzizko erabakien berri, A.F.E.ren 115. artikuluak ezartzen duen gisan.

Ebazpen honetan aurreikusten ez den orotan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legean eta A.F.E.an arau horietan eskuordetzeetarako ezartzen diren erregelen esparruan xedatutakoari jarraituko zaio.

San Adrianen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamaseian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A9909252