125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Xehetasun azterlana U.I. VIII/U.C.C.1ean (Errege Jauregia-Nafarroako Artxibo Nagusia) Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak erabaki hau hartu zuen, 1999ko irailaren 16ko osoko bilkuran:

"Jendaurreko epea iragan denez U.I. VIII/U.C.C.1ean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultur Departamentuak xehetasun azterlana (Errege Jauregia-Nafarroako Artxibo Nagusia) onetsi denetik (RAL/24-06-99), inoren alegaziorik bildu gabe,

Erabaki da:

1. Xehetasun azterlan hori behin betikoz onestea.

2. Igor bekio erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batean, Nafarroako Gobernuari, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:

-Berraztertze errekurtsoa, agindu emaileari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko irailaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9909247