125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

San Jorgeko B.E.P.B.ko "A" unitateko S-16 lurzatiaren urbanizazioa egiteko hitzarmena berrestea

Iruñeko Udalak erabaki hau hartu zuen, 1999ko irailaren 16ko osoko bilkuran:

"Jendaurreko epea iragan denez Udalak 99-06-25eko osoko bilkuran hartu erabakiaren kontra inoren alegaziorik bildu gabe, espedienteko agiriari jarraikiz, erabaki da Promociones Eder, S.L.rekin eta Promociones Miravalles, S.L.rekin sinaturiko hitzarmena berrestea, San Jorgeko B.E.P.B.ko "A" unitateko S-16 lurzatiaren urbanizazioa egiteko".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:

-Berraztertze errekurtsoa, agindu emaileari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko irailaren hogeita batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9909244