I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.
Ezinezkoa izan denez gero Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek aurreikusten duten jakinarazpena egitea, alegia, prozedura sumarioaren hasierari dagokiona, honen bidez, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
"Ikuskizun publikoak eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 28.2 artikuluan arau-hauste arinetarako aurreikusita dagoen prozedura sumarioari jarraikiz, Leganesko (Madril) Ferrocarril plazako 5 zk.an bizi eta 53.419.601 NANa duen Raúl Martín Burgos jaunaren aurkako 59/99 zehapen espedienteari hasiera eman zaio, 1999ko abuztuaren 9an Funesen burututako zezen-jaialdian gertaturikoaren inguruan Foruzaingoak egindako salaketaren ondorioz, ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 64.1 artikuluan xedatutakoaren aurkako arau-haustea egin zuelakoan. Arau-hauste hori arintzat hartu da Erregelamenduko 95.4.b) artikuluan eta, horren arabera, 10.000 eta 100.000 pezeta bitarteko isuna dagokio (aipatu Foru Dekretuaren 98.2 artikulua). Salatuari jakinarazten zaio hamar eguneko epea izanen duela egoki juzkatzen duena alegatzeko eta nahi dituen frogak proposatzeko.
Halaber, jakinarazten zaio Purificación González Merchán andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Afera Orokorretarako atalburua, izendatu dutela instruktore eta Pedro Segura González jauna idazkari.
Salatuak funtzionario horiek errefusa ditzake, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren bian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.
Iragarkiaren kodea: A9909143