125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

1220/1999 EBAZPENA, irailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 398/99 zenbakiko administrazioarekiko auzi- errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, Nafarroako Ospitale, Bideko Ama Birjina Ospitale eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Adimen Osasuneko Zentro eta Zerbitzuetako greba-batzordeen izenean, Iñigo Fernández, Orencio Fernández Tarrio, Pedro Roldán Vélez eta Ana Isabel Modroño Blanco jaun-andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu dute, ekainaren 7ko 187/1999 Foru Dekretuaren kontra. Foru Dekretu hark Nafarroako Ospitale, Bideko Ama Birjina Ospitale eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Adimen Osasuneko Zentro eta Zerbitzuetako gutxieneko zerbitzuak finkatu zituen, bi ospitaleetako Barneko Mediku Egoiliarrek eta Adimen Osasuneko zentro eta zerbitzuetako psikiatriako Barneko Mediku Egoiliarrek ekainaren 8ko 8etatik ekainaren 12ko 8ak arte deituriko greba zela-eta.

Epaitegiak espediente administratiboa igor dakiola eskatu duenez, eta administrazioarekiko auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48 artikulua betetzearren, eta aipatu 29/1998 Legearen 49. artikuluan aurreikusitako agerpen-aginduak eman daitezela eskaturik.

Abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Sailari igortzea Nafarroako Ospitale, Bideko Ama Birjina Ospitale eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Adimen Osasuneko Zentro eta Zerbitzuetako greba-batzordeen izenean, Iñigo Fernández, Orencio Fernández Tarrio, Pedro Roldán Vélez eta Ana Isabel Modroño Blanco jaun-andreek ekainaren 7ko 187/1999 Foru Dekretuaren kontra paratutako administrazioarekiko auzi- errekurtsoaren espediente administratiboa. Foru Dekretu hark Nafarroako Ospitale, Bideko Ama Birjina Ospitale eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Adimen Osasuneko Zentro eta Zerbitzuetako gutxieneko zerbitzuak finkatu zituen, bi ospitaleetako Barneko Mediku Egoiliarrek eta Adimen Osasuneko zentro eta zerbitzuetako psikiatriako Barneko Mediku Egoiliarrek ekainaren 8ko 8etatik ekainaren 12ko 8ak arte deituriko greba zela-eta.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta dei egitea inpugnatutako ebazpen horretatik sortutako edo sortuko diren eskubideak biltzen dituzten pertsonei eta ebazpena bere horretan gelditzeko interes zuzena dutenei, aipatu Sailean azaldu eta autoetan ager daitezen, hau jakinarazi eta bederatzi eguneko epean. Agerpenen agiria emanen da agerpen horiek bukatu eta gero.

3. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Ospitale, Bideko Ama Birjina Ospitale eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Adimen Osasuneko Zentro eta Zerbitzuetako greba-batzordeen izenean, Iñigo Fernández, Orencio Fernández Tarrio, Pedro Roldán Vélez eta Ana Isabel Modroño Blanco jaun-andreei, Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamahiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9909157