125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Labaiengo udal mugapeko Beintza-Labaienen, Beintza auzoko herrigunean petrolio-gas likuatuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta GLP estazioa Beintzan egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol Butano, S.A., helbidea Arcipestre de Hita kaleko 10ean, 28015-Madrilen duena, eta jendaurreko informazio honi buruzko harremanetarako beste helbide hau: Urkijo Zumarkalea, 80-1., 48013 Bilbo.

Eskabidearen helburua:

1)$Beintza auzoko herrigunean, etxe, denda eta industria txikietan erabiltzeko propano komertzialaren bilketa, banaketa eta horniketa instalazioak eraiki eta ustiatzeko administrazio baimena.

2)$Onura publikoa onartzea.

Kokapena: 8,334 m3 bildu nahi dira. Horretarako lur gaineko biltontzi finko bat instalatuko da, herriaren ekialdean dagoen lurzati publiko batean.

Ezaugarriak: gas egoeran dagoen propano komertzialaren oinarrizko banaketa sarea biltegi estaziotik abiatuko da eta lurpetik joanen adarretan banatuta. Hoditeriak, guztira, 1.410 metro eginen du, eta SDR11 dentsitate ertaineko polietilenozkoa izanen da, UNE 53333ren arabera. Hodien diametro nominalak 63 eta 40 mm-koak edo 32 eta 20 mm-koak izanen dira etxebizitza multzoetako eta famili bakarreko etxebizitzetako hartuneetan, hurrenez hurren. Etete balbulak jarriko dira, eraikin bakoitzaren ertzeko kutxetan edo fatxadako armairuan.

Sareak gehienez ere 15 Nm3/h-ko emaria izanen du, eta auzo guztirako (47 etxebizitza) aurreikusi da; hasierako presioa 1,75 kg/cm2-koa izanen da, tokirik urrunenean bermatu den gutxieneko presioa 1,30 kg/cm2-koa eta eguneko kontsumoa 371 Kg-koa gehienez. Kalkulatu den sarea aski da gas naturala honakoak betez banatzeko: hasierako presio erlatiboa 2,5 kg/cm2-ko, gutxieneko presio bermatua 1,3 kg/cm2-ko eta baterako emaria 30,9 Nm3/h-ko, gehienez ere 20 m/seg-ko abiadurarekin.

Aurrekontua: aurreikusitako instalazioaren aurrekontua hiru milioi bederatziehun eta hirurogeita zortzi mila, seiehun eta laurogeita zortzi pezetakoa da (3.968.685).

Egiteko epea: instalazioak 12 hilabeteko epean eginen direla uste da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea azter dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea-Fuerte Príncipe II 1, 5. solairua, 8:30etik 14:30a arte, eta nahi diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epearen barrenean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeian.-Industri Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A9909190