125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Elkoatzen (Urraulgoitiko Udala) instalazio elektriko berria jartzeko. 6525 A.T.- JAA/AL espedientea.

Arangozki, S.L.k administrazio baimena eskatu du ondokoa paratzeko:

13,2 KV-ko aireko deribazioa, Iberdrola, S.A.ren aireko lineako 28.07 zk.ko euskarritik Elkoazko TZra; 85 m, LA-56, metalezkoak, bukaera 25 KVA-ko estali gabeko TZan; 13,2-20/0,4 KV, behi-aziendako nabea hornitzeko Elkoatzen, Urraulgoitiko udalerrian.

Urriaren 20ko 2617/66 Dekretuan xedatutakoaren arabera, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, eskaera honi buruzko alegazioak idazki bikoiztuan aurkezten ahalko dira Nafarroako Gobernuaren Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita batean.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A9909192