125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1011/1999 EBAZPENA, irailaren 16koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-232, N-121 eta N-240-A errepideen segurtasuna eta ahalmena hobetzeko jarduketa plana aztertu eta egitea" izeneko lanerako kontratazio espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "N-232, N-121 eta N-240-A errepideen segurtasuna eta ahalmena hobetzeko jarduketa plana aztertu eta egitea" izeneko lana kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: aipatu azterlanaren erredakzioa.

-Adjudikazio prozedura/modua: irekia/lehiaketa.

-Aurrekontua: 25.000.000 pezeta (edo 150.253,03 euro).

-Egiteko epea: lau hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: 1999ko azaroaren 2 arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3-beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Bide Zerbitzuan (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3-3).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1999ko azaroaren 12an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamaseian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ..................... J/A-ak (adinez nagusia, .................(e)koa, helbidea ........... kaleko ...... zenbakian), bere izenean (edo .......................... ordezkatuz) "N-232, N-121 eta N-240-A errepideen segurtasuna eta ahalmena hobetzeko jarduketa plana aztertu eta egitea" izeneko lana lehiaketa bidez adjudikatzeko .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkia eta, horrekin batera, lizitazioa arautuko duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du lan hori bere gain hartuko duela, aipatu agiriei hertsiki jarraituz, eta ............... pezetaren truke (zenbakiz).

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9909217