I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1061/1999 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko Nafarroako Ospitaleko Biokimika Laborategirako zenbait produktu erosteko kontratazioa esleitzen duena 1999. urterako (33/99 lehiaketa publikoa).
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 27an emandako 1061/1999 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko Nafarroako Ospitaleko Biokimika Laborategirako zenbait produktu erostea.
-Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
-Esleipenaren prezioa: urte osorako kalkulatutako gastua 55.239.628 pezeta, BEZa barne.
-Esleipen-hartzaileak: Beckman Coulter España S.A., Roche Diagnostics S.L. eta DPC Dipesa S.A.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita zazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9909196